Euskal Herria Baterak bere irakurketa egin nahi du gaur Irunen abiatuko den Korrika 2024 eta martxoaren 23an Bilbon jokatuko den gizonezkoen futboleko euskal selekzioaren partidaren inguruan.

Batera aritzeko garaia dela uste dugu, batera lurraldeen artean, ezberdinen artean, askotariko esparruen artean, batera gure nazioaren erabakimen gaitasuna sakondu dadin.

Horregatik deialdia egiten dugu Korrikan, Irunetik Baionara, gaurdanik hilaren 24ra bitartean, parte hartzeko eta, aldi berean, futboleko gizonezkoen euskal selekzioaren partida (San Mamesen hilaren 23an) babesteko.

Aberri Egunerako egin berri dugun deialdian aipatzen zen bezala, gainerako ekimen guztietan modu bateratuan ahalik eta ofizialtasun gehienarekin euskal lurralde guztietan ospa dezagun bagarela eta munduaren aurrean azaldu, bagarela eta etorkizunean izan nahi dugula. Halaber, euskal jendarteari dei egiten diogu Korrikan zein Euskal Selekzioa-Uruguai partidan ikurrinak erakusteko.