Euskal Herria Baterak ekitaldia egin du apirilaren 8an Donostiako Miramar Jauregian. Eneko Goia Donostiako alkateak, Estitxu Garai eta Ibai Zabala ekimen herritarraren bozeramaileek eta Anjel Oiarbidek harrera egin diete gonbidatuei. Janire Etxabe dantzaria eta Kimu txalapartarien eskutik ongi etorriko aurreskua eskaini da eta, ostean, Agurne Anasagastiren gidaritzapean, Euskal Herria Bateraren lau urteko historia ekarri da gogora, duela 90 urte Donostian bertan, Maitea Frontoian hain zuzen ere, Aberri Eguna egin zela azpimarratuz, eta #bagara eta #badugu leloak laburbiltzen dituzten bideoak ikusi dira.
Miren eta Juantxo Zeberiok, Maddi Oihenartekin batera, biolina, pianoa eta ahotsaz beteriko emanaldia eskaini dute, hurrenez hurren, eta, halaber, Ines Osinagak ukelelearen doinuak erakutsi ditu.
Ekitaldia amaitzeko, Mireia Zarate (Sabino Arana fundazioko presidentea), Iratxe Esnaola (Olaso Dorrea fundazioko presidentea), Gorka Espiau (Agirre Lehendakaria Center-eko lehendakaria), Naiara Goia (Berrikuntza Sozialerako Arantzazulab Laborategiko zuzendaria), Carlos Etchepare (Kazetaria eta Euskal Herria Bateraren talde sustatzaileko kidea), Maria Elena Etcheverry (Argentinako Ekin Argitaletxearen kidea), Eguzki Urteaga (Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria) eta Koldo Viñualesek (Irujo etxea elkarteko kidea) sinatu duten adierazpenaren pasarte batzuk irakurri dituzte Estitxu Garaik eta Ibai Zabalak.
Parte-hartzaileei dagokionez, EH Bateraren partaidez gain, Sabino Arana Fundazioa, Eusko Ikaskuntza, Olaso Dorrea Fundazioa, Gorka Espiau (Agirre Center), Jagoba Zulueta (Ipar Hegoa Fundazioa), Eguzki Urteaga (Eusko Ikaskuntza Iparralde), Nagore Ipiña, Eneko Goia (Donostiako alkatea) Maddalen Arzalluz, Xabier Euzkitze, Mikel Irizar, Aritz Otxandiano, Joseba Ibarburu (Real Sociedad Fundazioa), Jon Sarasua, Alizia Iribarren (AEK), Koldo Rodriguez eta Ekaitz Herrera (Herri Urrats), Itziar Amezaga (Udalbiltza), Joseba Egibar (EAJ-PNV), Peio Etxeleku (EAJ-PNB), Unai Hualde (Nafarroako Parlamentuaren presidentea), EH Bai, Maddalen Iriarte (EH Bildu), Mertxe Aizpurua (EH Bilduko diputatua espainiar Kongresuan), Adolfo Araiz (EH Bildukoko nafar parlamentaria), Miren Etxebeste Lacombe (Podemos -EAE-), Unai Oñaederra (ELA), Ana Mezo (ONEKA), Argitxu Dufau eta Igor Arroyo (LAB), Iñaki Ostolaza (Zumaiako alkatea), Iñaki Soto (Gara), Martxelo Otamendi (Berria), Alazne Intxauspe (Etxalde), Aritz Ganboa, Ugo Mayor, Josune Ariztondo, Josu Etxaburu (Gure Esku), Kike Zurutuza (Euskal Herria Kirola), Gu ere Bai, Etxerat, Axun Lasa, Ainara Esteran, Karmen Galdeano (Egiari Zor), Estebe Atorrasagasti, Ibai Iztueta, Ernai, Iñaki Goirizelaia, Jose Mari Esparza, Koldo Zuazo, Urko Aiartza (Telesforo Monzon Lab), Paul Bilbao etab.